2015eko urtarrilaren 14ean Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan izandako bileran, eskualdeko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei “ZISARE” proiektua azaldu zitzaien, ikastetxeetan konpostajea ezartzeko proiektua. Urtarrilaren 23an bukatu zen izen-emate epea eta 6 ikastetxek agertu dute bertan parte hartzeko interesa: Zarauzko, Antoniano, La Salle San Jose, Salbatore Mitxelena eta Lizardi ikastetxeak eta Zumaiako Oikia Herri Eskola eta Zumaiako Herri Eskolak. Proiektuko lehenengo pausoa ikastetxera hurbildu eta diagnostiko azkar bat egitea da. Bisita hauek, otsailaren lehenengo hamabostaldian burutuko dira.