Ikastetxe publikoentzat dirulaguntza deialdia

Ikastetxe publikoentzat dirulaguntza deialdia

HEZIBERRI 2020 programaren barruan, zientzi proiektuentzat dirulaguntza deialdiak publikatu dituzte.  Bertan ikastetxe publikoek soilik  parte hartu dezakete eta proiektu baterako soilik eska daiteke dirulaguntza (zientzia proiektu gehiago badira, denak proiektu bakar batean txertatzea komeni da) Deialdiari xehetasunez erreparatuz, konpostaje prozesua aintzakotzat hartzen dutenez, memoria tekniko bat prestatu dugu nahi duzuen ikastetxeok aurkeztu ahal izateko.  Gehienez 1000 €tako dirulaguntza eskatzea legoke. Deialdi ofiziala  txertatzen dizuet, datu gehiago izateko. Epea MAIATZAREN 5ean bukatzen da. Animatu!!! Konpostajeak merezi du Zientzia dirulaguntzak Memoria teknikoa

Acrobat Reader programa menperatzen

Acrobat Reader programa menperatzen

Ikastetxe batzuetan  nahiz eta aurreko oharra idatzi, zenbaitzuk arazoak izaten jarraitzen duzue Acrobat Reader programarekin.  Guk emandako oharretan, ikasleen fitxa egiteko “herramientas” atala irekitzea eskatzen genuen baino zenbait bertsiotan  atal honen barruan ez dira agerzen fitxa osatzeko beharrezkoak diren  lan tresnak.  Begira ibili gara eta ikasleen fitxa betetzeko beharrezkoak diren lan tresnak (linea poligonal eta herramienta rectangulo) aukerak “comentarios” atalaren barruan agertzen dira. Ikus irudia:Acrobat Reader comentariosEa lagungarria den!!