Landa koadernoa formatu digitalean

Konpostagailuak martxan daude eta jada hasi zarete landa koadernoetan isurketen datuak apuntatzen. Gogoratu “Materialak deskargatu” atalean, landa koadernoa formatu digitalean deskargatu dezakezuela, pixkanaka papereko datuak landa koaderno digitalera pasatzeko.

LANDA KOADERNOA Portada

Landa koaderno digitala excel artxibo bat da eta hau bete ahal izateko, lehenengo zuen ordenagailuan kopia bat gorde behar duzue.

Gurasoentzat inkesta, online zein paperean

ZiSare UKUE proiektuan parte hartuko duzuen ikastetxe batzuetan, inkesta paperean ere izatea eskatu duzue.

Gurasoen inkesta bi formato ezberdinetan aurkituko duzue. On line bete nahi duenak blog-eko “gurasoentzat inkesta” atala erabili dezake eta paperean bete nahi duzuenok, eskuragarrri duzue inkesta PDF formatuan blog-eko dokumentazioa atalean.

Gurasoentzat_inkesta

Jada inkesta batzuk jaso ditugu, segi horrela, primeran ari zarete!

 

2015/2016 ikasturtean Urola Kostako ikastetxe guztiek hartuko dute parte ZiSare proiektuan

2015eko irailaren 30ean Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan izandako bileran,  eskualdeko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei “ZISARE” proiektua azaldu zitzaien. Proiektu honek bi ildo nagusi ditu:

  • Hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa
  • Konpostajearen ezarpena ikastetxeetan

Iaz sei ikastetxek hartu zuten parte eta aurten beste zazpi ikastetxe gehitu dira ZiSare UKUE proiektura. Horrela, Urola Kostako ikastetxe guztiak ari dira parte hartzen: Zarautzen Antoniano, La Salle-San Jose, Salbatore Mitxelena, Orokieta eta Lizardi; Zumaian Oikia, Maria eta Jose, Zumaiko Institutua eta Herri Eskola; Orion Juan Zaragueta eta Orioko Herri Ikastola; Getarian Iturzaeta eta Aian Lardizabal Herri Eskola.

Partehartzaileak 2015-2016

Proiektuko lehenengo pausoa ikastetxera hurbildu eta diagnostiko azkar bat egitea izan da. Bisita hauek, urrian zehar burutu dira.