2016-2017 ikasturteari hasiera ematearekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak ZiSare UKUE programa martxan jarri du ikastetxeetan konpostajea bultzatzeko eta hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa lantzeko. Programa honen bitartez, ikasleek ikastetxean sortzen diren biohondakinak aprobetxatuz, konposta egiten dute, gerora ikastetxeko baratzean edo lorontzietan erabiltzeko aukera izango duten ongarria hain zuzen ere.
Hurrengo asteetan, ikastetxeetara egingo diren bisitetan konpostagailuak zabaldu eta hauen diagnostiko azkar bat egingo da, isurketekin hasteko prest utziaz.