Ikasturte amaieran…
Kaixo ZiSarekideak!
Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen heinean, lantxo batzuk dauzkagu egiteke…
- Isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak “Materialak deskargatu” deritzon atalean dagoen Landa koaderno digitalean sartu eta mailez bidaltzeak denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko digu.
- Gurasoen inkesta betetzea eskertuko genuke, blog hau erabiliko dugu horretarako, hartaz, ZiSare proiektuan parte hartu duten ikasleek etxeetan egindako lanaren gora-beherak azaltzeko aukera ere izango dute.
Eta bitartean, jarraitu isurketak egin eta konposta aireztatzen…