Ikasturte amaierara iritsi gara jada, eta ugari eta anitzak izan dira ikasturte honetan egindako lanak. Honats:
- Ikastetxe bakoitzak aktibo mantendu du ikasturte guztian zehar konpostagailua, materia organikoz elikatuz eta prozesuaren inguruko hainbat datu jasoz landa-kuadernoan.
- Prozesuaz gehiago ikasteko asmoz, materia organikoaren deskonposaketan eragile nagusiak diren ornogabeen azterketa buruta da ikastetxeetako laborategian.
- Sortzen diren gainerako hondakinen inguruan gehiago ikasteko, zenbait taldeek, beraien herrietako garbiguneak bisitatu dituzte eta damero jolaserekin jolasean aritu dira, zer non bota behar den ikasiz eta dituzten zalantzak uxatuz!