Ikasturte honetan ere, 2019-2020 ikasturtean, Urola Kostako Mankomunitateak abian jarri du Zisare programa. Programaren helburua hiri hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko ekintzak bultzatzea eta ikastetxeetan konpostaren ezarketa dinamizatzea da. Programaren xehetasun guztiak hurrengo asteartean, hilak 24ean Urola Kostako Mankomunitateko Egoitza Nagusian ospatuko den bileran aurkeztuko zaizkie Mankomunitateko ikastetxeetako ordezkariei.
Bilera goizeko 09:00etan hasi eta ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da.