Martxorako martxa hartuta!

Ikasturtea hasi zenetik hilabete batzuk pasa dira dagoeneko, eta Urola Kostako hainbat ikastetxek martxan jarri dute ZiSare proiektua, bakoitza bere erritmora eta hobeto egokitzen zaion moduan.

Orokietako ikasleak formakuntzaren atal teorikoan

FORMAKUNTZA

Eskualdeko hainbat ikastetxeetan formakuntza saioak egin dira hilabete hauetan zehar. Bertan konposta zer den, nola egiten den, zertarako erabili dezakegun etab. ikasi egin dute ikasleek.

Orokietako ikasleak formakuntzaren atal praktikoan

KONPOSTATZERA!

Behin formakuntza jasota, hasi dira gutxinaka konpostagailuak elikatzen!

LABORATEGI SAIOAK

Beste ikastetxe batzuetan laborategi tailerrak egin dira ere. Saio honen bitartez, konpostagailuko langileak ezagutu ahal izan dituzte ikasleek: zizareak, milazangoak, kukurutzak, armiarmak, intsektuak… den-denak dira garrantzitsuak eta beharrezkoak konpostagailu barruan!

Material banaketa

Guzti honetaz gain, konpostagailuak txukundu ditugu beharrezkoa izan den kasuetan baita ZiSare motxila banatu ere!

JARRAITU HORRELA LANEAN!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s