Orokieta Herri Eskola GARBIGUNEAN!

Pasa den astean, Orokietako LH 5.mailako ikasleak Zarautzen dagoen Garbigunea ezagutu zuten. Bertara eraman behar ditugun hondainak zeintzuk diren ikusi zuten, baita Garbigunera eraman ondoren haiekin zer egiten den ikasi ere.

Bero handia egin zuen arren, goiz polita pasa genuen eta gauza berri asko ikasi genituen!

Bukatzear gaude eta 3 ohar…

Kaixo ZiSarekideak!

Ikasturtea bukatzeko gutxi falta da, eta aurtengo ZiSare proiektua ere bere azkeneko urratsetan dago. Hori dela eta, 3 gauza jakinarazi nahi genizkizuen:

1- Alde batetik, konpostagailura egin dituzuen isurketen datuak jaso behar ditugu, beraz eskertuko genuke lehen bait lehen bidaltzea urte bukaerako memoria eta ebaluaketa teknikoa egin ahal izateko.

2- Bestetik, proiektuaren inguruko iritzia eta asebetetze maila zein den ezagutzeko, irakaslegoarentzat galdetegi bat prestatu dugu eta hori betetzea eskertuko genuke.

ZUEN IRITZIA GARRANTZITSUA DA GURETZAT!

3- Azkenik, hurrengo asteko asteazkenean, (ekainak 22) eguraldiak laguntzen baldin badu, konpostagailua duzuen ikastetxe guztietatik pasako gara azken kontrol bisita egitera eta konpostagailuak ixtera.

ONGI IZAN!!!

Hustuketa Oikian!

Atzo ekainak 13, eguraldia lagun, Oikia eskolako 6.mailako ikasleek konpostagailua hustu zuten.

Lehendabizi pala, eskuarea eta aitzurraren laguntzarekin konposta atera zuten konpostagailutik. Ondoren, bahe handitik pasatzen zuten konposta, izan ere oraindik deskonposatu gabeko tamaina handiko materia organikoa zegoen konpostagailuan. Azkenik, bahe txikitietatik pasa zuten, eta modu horretan konposatu gabeko zati guztiak bereizi genituen. Argazkietan ikusi dezakezue egindako lan bikaina! Gainera primeran pasa genuen ere!

Guztira, 6 kilo konpost bahetu genituen, ondoren baratzean erabili ahal izateko. Baina bahetu gabe beste 60 kilo inguru gelditu ziren! Konpost guztia atera eta konpostagailua bere ohearekin prest utzi dugu hurrengo ikasturtean sortzen dugun materia organikoa eskolan bertan kudeatzeko!

LAN BIKAINA TALDE!!

Zumaiako Herri Eskola ornogabeak aztertzen!

Maiatzaren 25 eta 26ean Zumaiako Herri Eskolako ikasleekin egin genuen laborategi tailerra, guztira LH4.mailako 4 talde izan ziren.

Tailerra egiteko, eskolako informatika gela laborategian bilakatu genuen: mahaiak elkartu eta uleak jarri genituen, konpost laginak ekarri, petri plakak eta lupak banatu eta mikroskopioaren laguntzarekin konpostean aurkitutako zomorroak identifikatu ahal izan genituen, baita beraien funtzioa ezagutu ere!

Egindako lanaren emaitza hurrengo bideoan ikusi dezakezue!