2005. urtetik, Urola Kosta Udal Elkartean konposta bultzatzeko egitasmo ezberdinak garatu dira herritarren artean, bai etxeko konposta bai auzokonpostaren bitartez. Datuei erreparatuz, 514 familiak etxeko konposta egiten dute eta 15 auzokonpost gune ezarrita daude dagoeneko, bertan 164 familiak parte hartzen dutelarik; guztira, 678 familia dira egun beraien hondakin organikoak autokudeatzen dituztenak.
ZiSare ingurumen hezkuntza programaren bitartez, ikastetxeetan ere konpostajea bultzatzen ari da, helburua Aia, Zumaia, Zarautz, Getaria eta Orioko ikastetxeetan prozesu hau ikuspegi integral eta egonkor batetik lantzea delarik. Hau horrela, konpostajea hiru ikuspegi ezberdinetatik landuko da:
- Biohondakinen tratamendu gisa
- Hondakinen prebentzioan sentsibilizazio trena gisa
- Tresna didaktiko gisa
ZiSare-UKUE Programaren bidez, ikasleek hainbat unitate didaktiko lantzeko aukera dute, honako arlo ezberdinak ezagutzeko: konpostagailu barruan gertatzen den prozesua, materia organikoa konpostagailuan sartzen denetik konpost bihurtzen den arte; konposta egiteko prozesuan parte hartzen duten deskonposatzaileak… Ikasleak taldeetan antolatu eta prozesuaren jarraipena egiten dute: datuak erregistratu eta konpost egoki bat lortzen dutenerako esperimentuak egiteko oinarri batzuk finkatzen dituzte.