zisare


Utzi iruzkina >

Ikasturte amaieran…

Kaixo ZiSarekideak!

Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen heinean, lantxo batzuk dauzkagu egiteke…

  • Isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak “Materialak deskargatu” deritzon atalean dagoen Landa koaderno digitalean sartu eta mailez bidaltzeak denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko digu.
  • Gurasoen inkesta betetzea eskertuko genuke, blog hau erabiliko dugu horretarako, hartaz, ZiSare proiektuan parte hartu duten ikasleek etxeetan egindako lanaren gora-beherak azaltzeko aukera ere izango dute.

Eta bitartean, jarraitu isurketak egin eta konposta aireztatzen…

ZISARE


Iruzkin 1 >

Datorren hilabetean zehar Urola Kostako Garbiguneak bisitatuko ditugu talde batzuk, eta horretarako aldez aurretik hondakinen inguruan dakiguna freskatzeko unitate didaktikoak lantzea gomendatzen dugu. Fitxa hauek prest daude iadanik blogean deskargatzeko. Hasi irteerarako prestatzen!


Utzi iruzkina >

2016-2017 ikasturteari hasiera ematearekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak ZiSare UKUE programa martxan jarri du ikastetxeetan konpostajea bultzatzeko eta hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa lantzeko. Programa honen bitartez, ikasleek ikastetxean sortzen diren biohondakinak aprobetxatuz, konposta egiten dute, gerora ikastetxeko baratzean edo lorontzietan erabiltzeko aukera izango duten ongarria hain zuzen ere.

Hurrengo asteetan, ikastetxeetara egingo diren bisitetan konpostagailuak zabaldu eta hauen diagnostiko azkar bat egingo da, isurketekin hasteko prest utziaz.

ZiSare UKUE  2016-2017 aurkezpena