zisare


Utzi iruzkina >

Ikasturtea aurrera doa  eta azken txanpan gaude!

Horregatik, maiatzaren 23a baino lehen landa koaderno digitalak e-mail bidez helaraztea eskertuko genizueke (miren@artelatz.eus). Data horretatik aurrera, isurketak egin ditzakezue baina ez da beharrezkoa izango landa koadernoan datuak biltzea.

b0226da7-9898-4f97-8c3e-90049efef2d6

Gogorarazi nahi dizuegu ere, gurasoen inkesta blogean aurkitzen dela “gurasoentzako inkesta” izeneko atalean eta gurasoek on-line bete dezaketela.


Utzi iruzkina >

Ia ikastetxe gehienetan konpostaje prozesua aztertu dugu eta jada otsailean zehar DBH-ko ikasleekin egingo ditugun saioen datak finkatuak daude. Hirugarren unitate didaktiko berri honetan, bakterio eta onddoak aztertuko ditugu mikroskopio digital baten laguntzaz.

Desktop

Beti bezala, hezitzaileak gidatuko du saioa baina aurrez gelan lantzeko unitatea jada zintzilik daukazue materiala deskargatu atalean.

 


Utzi iruzkina >

Konpostaren hezetasuna eta pH-a neurtzeko, ZiSare motxiletan aurkituko duzuen pH-a eta hezetasuna neurtzeko aparatua erabili behar duzue. Neurketak egiteko, aparatua konpost pilaren erdian sartu behar duzue.

pH-ak konposta azidoa (pH-a 7 baino txikiagoa), alkalinoa (pH-a 7 baino handiagoa) edo neutroa (pH-a 7 denean) den adierazten digu. Komenigarria da gure konpostaren pH-a ahalik eta neutroena izatea, hau da, 7 tik gertu egotea, izan ere  materia organikoa deskonposatzeaz ar
duratzen diren mikroorganismoek ez dituzte balore horretatik urruntzen diren baloreak jasaten. Hau gertatuko balitz, konpostaje prozesua moteldu egingo litzateke. Laranja eta limoi azalek edota pinu hosto lehorrek adibidez, pH balore baxuak ematen dituzte. Belarrak, sukaldeko hondakin berdeek edo egurrek, aldiz, pH-aren  balorea handitu dezakete, konposatu alkalinoak askatzen baitituzte. Gure aparatuarekin pH-a neurtzeko, beheko eskala begiratu behar dugu, irudian adierazten den bezala.

hezetasuna eta ph nola neurtu

Konpostaren hezetasuna neurtzen dugunean, konpostak daukan ur kantitatea neurtzen dugu. Hasierako fasean hezetasuna %60 ingurukoa izatea garrantzitsua da, materia organikoa deskonposatzeaz arduratzen diren organismoek beren jarduera garatzeko ur kantitate apur bat behar baitute. Hezetasuna neurtzerakoan, erdian dagoen eskala begiratu behar dugu.Gogoratu hezetasuna ehunekotan neurtzen dugula.


Utzi iruzkina >

Konpostagailuak lehenengo hiruhilabetean jarri ziren martxan. Hilabete batzuk pasa dira jada eta  konpostagailuetako “langileak” gogor ari dira lanean isuritako materia organikoa deskonposatzen.

Orioko ikastolako txoko berdea

Hilabete hauetan ere landa koadernoa betetzen joan zarete eta bertan hartutako datuekin jada ondorio batzuk atera ditzakegu. Hori horrela izanik, urtarrilaren 22a baino lehen zuen landa koaderno digitalaren kopia bat e-mail bidez (miren@artelatz.eus) helaraztea eskertuko genizueke.

Oraindik ez baduzue deskargatu, klikatu hemen.

Mila esker!


Utzi iruzkina >

Konpostagailuak martxan daude eta jada hasi zarete landa koadernoetan isurketen datuak apuntatzen. Gogoratu “Materialak deskargatu” atalean, landa koadernoa formatu digitalean deskargatu dezakezuela, pixkanaka papereko datuak landa koaderno digitalera pasatzeko.

LANDA KOADERNOA Portada

Landa koaderno digitala excel artxibo bat da eta hau bete ahal izateko, lehenengo zuen ordenagailuan kopia bat gorde behar duzue.


Iruzkin 1 >

ZiSare UKUE proiektuan parte hartuko duzuen ikastetxe batzuetan, inkesta paperean ere izatea eskatu duzue.

Gurasoen inkesta bi formato ezberdinetan aurkituko duzue. On line bete nahi duenak blog-eko “gurasoentzat inkesta” atala erabili dezake eta paperean bete nahi duzuenok, eskuragarrri duzue inkesta PDF formatuan blog-eko dokumentazioa atalean.

Gurasoentzat_inkesta

Jada inkesta batzuk jaso ditugu, segi horrela, primeran ari zarete!

 


Iruzkin 1 >

2015eko irailaren 30ean Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan izandako bileran,  eskualdeko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei “ZISARE” proiektua azaldu zitzaien. Proiektu honek bi ildo nagusi ditu:

  • Hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa
  • Konpostajearen ezarpena ikastetxeetan

Iaz sei ikastetxek hartu zuten parte eta aurten beste zazpi ikastetxe gehitu dira ZiSare UKUE proiektura. Horrela, Urola Kostako ikastetxe guztiak ari dira parte hartzen: Zarautzen Antoniano, La Salle-San Jose, Salbatore Mitxelena, Orokieta eta Lizardi; Zumaian Oikia, Maria eta Jose, Zumaiko Institutua eta Herri Eskola; Orion Juan Zaragueta eta Orioko Herri Ikastola; Getarian Iturzaeta eta Aian Lardizabal Herri Eskola.

Partehartzaileak 2015-2016

Proiektuko lehenengo pausoa ikastetxera hurbildu eta diagnostiko azkar bat egitea izan da. Bisita hauek, urrian zehar burutu dira.


Utzi iruzkina >

3. Unitate didaktikoa: KONPOSGINTZA LABORATEGIAN–Irakasleentzat mintegia

Irailaren 30ean Urola Kostako Udal Elkartean ospatu zen bileran aipatu bezala, ZiSare UKUE proiektuan parte hartzen duzuen ikastxeetako irakasleei zuzendutako mintegia burutuko dugu hurrengo urriaren 29an, osteguna, Zarauzko Lizardi Bigarren Hezkuntzako Institutoan goizeko 11:25etan.

3. unitate didaktikoa DBHko ikasleei zuzenduriko unitate didaktikoa da, baino mintegira, interesa izan dezakezuen LH zein DBHko irakasleak gonbidatuta zaudete. Saioaren iraupena ordubetekoa izango da.

Eskertuko genizueke, e-mail (miren@artelatz.eus) edo dei baten bidez (943.67.06.37-688.89.50.68) zuen bertaratzea konfirmatzea.Bertan ikusiko garelakoan

KONPOSTA IKASTETXEETAN  Desktop


Utzi iruzkina >

ZiSare UKUE hezkuntza programa berria

2015-2016 ikasturtea hasi berria dugun honetan, Urola Kostako Udal Elkartea aldaketekin dator.  Azken urte hauetan Udal Elkartea lantzen ari zen bi hezkuntza programak proiektu bakar batean uztartu ditu ZiSare UKUE proiektua sortuz.

Bihar, irailak 30, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian, goizeko 11:00etan proiektuaren aukezpena egingo da.

Bertan ikusiko garelakoan….