Zumaiako Herri Eskola ornogabeak aztertzen!

Maiatzaren 25 eta 26ean Zumaiako Herri Eskolako ikasleekin egin genuen laborategi tailerra, guztira LH4.mailako 4 talde izan ziren.

Tailerra egiteko, eskolako informatika gela laborategian bilakatu genuen: mahaiak elkartu eta uleak jarri genituen, konpost laginak ekarri, petri plakak eta lupak banatu eta mikroskopioaren laguntzarekin konpostean aurkitutako zomorroak identifikatu ahal izan genituen, baita beraien funtzioa ezagutu ere!

Egindako lanaren emaitza hurrengo bideoan ikusi dezakezue!

Laborategi saioak Salbatore Mitxelena Ikastolan!

Asteartean, Maiatzak 10, Salbatore Mitxelena Ikastolan egin genituen laborategi saioak.

Gustora eta pozik ibili ziren Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak gure konpostagailu barruko zomorroak ezagutzen.

Gauza berri eta ineteresgarri pilo bat ikasi genituen:

Zizareek azaletik harnasten dutela ikasi genuen, eta konpostagailua baita lurra ere oxigenatzen dutela egiten dituzten galerien bitartez.

Kolore zuriko kukurutza txiki-txikiak ikusi ahal izan genituen ere, eta krustazeoen familiakoak direla ikasi genuen.

Ai ama, langostinoen lehengusuak direla!!!

Konpostan ibiltzen diren akaro gorriak ikusteko aukera izan genuen. Benetan txikiak direla!

Eta azkenik milazangoen hankak zenbatzen hasi ginen…baina hainbeste dituzte aspertu egin ginela! Hala ere, orain badakigu milazangoek ez dituztela mila hanka eta ehunzagoetaz desberdintzatzen ikasi genuen!