zisare


Utzi iruzkina >

Egindako lanek badute saria!

Iaz egindako lanek badute saria, eta ikusteko hona hemen Zarauzko Salbatore Mitxelenako ikasleek eskuratutako konposta!

img_20161117_121138

Konposta bahetu genuenekoa

img_20161117_123326

Konpostailua hustutzen

Advertisements


Iruzkin 1 >

Datorren hilabetean zehar Urola Kostako Garbiguneak bisitatuko ditugu talde batzuk, eta horretarako aldez aurretik hondakinen inguruan dakiguna freskatzeko unitate didaktikoak lantzea gomendatzen dugu. Fitxa hauek prest daude iadanik blogean deskargatzeko. Hasi irteerarako prestatzen!


Utzi iruzkina >

2016-2017 ikasturteari hasiera ematearekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak ZiSare UKUE programa martxan jarri du ikastetxeetan konpostajea bultzatzeko eta hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa lantzeko. Programa honen bitartez, ikasleek ikastetxean sortzen diren biohondakinak aprobetxatuz, konposta egiten dute, gerora ikastetxeko baratzean edo lorontzietan erabiltzeko aukera izango duten ongarria hain zuzen ere.

Hurrengo asteetan, ikastetxeetara egingo diren bisitetan konpostagailuak zabaldu eta hauen diagnostiko azkar bat egingo da, isurketekin hasteko prest utziaz.

ZiSare UKUE  2016-2017 aurkezpena


Utzi iruzkina >

Aurtengo ikasturteko ZiSare UKUE programari dagokion atala bukatzeko, hurrengo asteartean, ekainaren 14ean, ebaluazio bilera egingo da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian, goizeko 11:00etan. Bileraren iraupena 50 minutukoa izango da.

Bertan ikusiko garelakoan.


Utzi iruzkina >

Ikasturtea aurrera doa  eta azken txanpan gaude!

Horregatik, maiatzaren 23a baino lehen landa koaderno digitalak e-mail bidez helaraztea eskertuko genizueke (miren@artelatz.eus). Data horretatik aurrera, isurketak egin ditzakezue baina ez da beharrezkoa izango landa koadernoan datuak biltzea.

b0226da7-9898-4f97-8c3e-90049efef2d6

Gogorarazi nahi dizuegu ere, gurasoen inkesta blogean aurkitzen dela “gurasoentzako inkesta” izeneko atalean eta gurasoek on-line bete dezaketela.