Urola Kostako Udal Elkarteak-ek ZiSare proiektua abian jarri du berriro ere 2019ko irailan. Proiektuaren gidaritza, Artelatz Ingurumen Zerbitzuak enpresak izango du.
Egoera hau izanik, Urola Kostako Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei luzatu zaie berriro proiektuan parte hartzeko gonbita eta 2019-2020 ikasturtean, ZiSare Konpostajearen aldeko ikastetxe sarean, 12 ikastetxek hartuko dute parte.
Hauek dira herrika antolatuta, proiektuko parte-hartzaileak:
- Zarautz: Antoniano, Orokieta Herri Eskola, La Salle-San Jose, Salbatore Mitxelena eta Lizardi.
- Zumaia: Oikia, Zumaiena ikastetxea eta Zumaiako Herri Eskola
- Orio: Juan Zaragueta eta Orioko Herri Ikastola
- Aia: Lardizabal
- Getaria: Iturzaeta Herri Eskola