Ikasturteko lehen hiruhilekoa aurrera doa…

Badira ia hiru hilabete ikasturte honi dagokion ZiSare proiektuaren aurkezpena egin genuela.  Denbora guzti honetan, ikastetxe bakoitzak izan dituen beharrei kasu egin eta proiektua martxan jarri da ikastetxe guztietan.

Horretarako, zenbait ikastetxeetan  konpostagailuen hustuketak egin dira eta konpostagailuak berregokitu dira. Guzti  honen erakusle, hainbat argazki:

ZISARE – PROGRAMAREN AURKEZPENA

Ikasturte honetan ere, 2019-2020 ikasturtean, Urola Kostako Mankomunitateak abian jarri du Zisare programa.  Programaren helburua hiri hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko ekintzak bultzatzea eta ikastetxeetan konpostaren ezarketa dinamizatzea da.  Programaren xehetasun guztiak  hurrengo asteartean, hilak 24ean Urola Kostako Mankomunitateko Egoitza Nagusian ospatuko den bileran aurkeztuko zaizkie Mankomunitateko ikastetxeetako ordezkariei.

Bilera goizeko 09:00etan hasi eta ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da.

 

 

 

Ikasturtean zehar egindakoak

Ikasturte amaierara iritsi gara jada, eta ugari eta anitzak izan dira ikasturte honetan egindako lanak.  Honats:

  • Ikastetxe bakoitzak aktibo mantendu du ikasturte guztian zehar konpostagailua, materia organikoz elikatuz eta prozesuaren inguruko hainbat datu jasoz landa-kuadernoan.
  • Prozesuaz gehiago ikasteko asmoz,  materia organikoaren deskonposaketan eragile nagusiak diren ornogabeen azterketa buruta da ikastetxeetako laborategian.
  • Sortzen diren gainerako hondakinen inguruan gehiago ikasteko, zenbait taldeek, beraien herrietako garbiguneak bisitatu dituzte eta damero jolaserekin jolasean aritu dira, zer non bota behar den ikasiz eta dituzten zalantzak uxatuz!

    This slideshow requires JavaScript.

NOLA EGIN KONPOSTA?

Kaixo denoi!

Hasi al zarete antolatzen? Laister izango naiz zuen ikastetxeetan konpostagailuen lehen kontrola egiten, beraz, joan prestatzen!

  • Hustutzeko daukazuenak, blogeko deskargatzeko materialaren artean badago zuen kabuz hustutzeko nondik norakoa azaltzen duen gidoitxo bat, beraz, ez izan beldurrik eta Aurrera!
  • Isurketekin hasi nahi duzuenok, badakizue nola egin.

Bitartean, hona hemen konpostgintzari buruzko bideo oso argi eta ulerterrez bat. Ikasgeletan erabili nahi izanez gero!

 

 

 

ZiSarekideak!

Datorren astelehenean bilduko gara ikasturte honetan lehen aldiz. Helburua, ZiSare programari hasiera ofiziala ematea eta urtean zeharreko jarduerak aurrera eramateko beharrezko ditugun jakintza, zalantza eta ekintzak argitzea izango da.

Gogoratu, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, 6), 10:00tan.

Mila esker denoi partehartzeagatik.

Kaixo ZiSarekide guztioi!

Ongi etorri ikasturte berrira! Prest ZiSare proiektuarekin jarraitzeko?
Gogoan izan, oporretara joan aurretik konpostagailuen azken bisitetan ohar batzuk utzi genituela: hustuketa egin ez genunok, konpostagailuaren hezetasuna mantentzen saiatu eta aireztatu! Egin al duzue? Primeran!
Irailarekin bat denok jarriko gara martxan, beraz, laister gure berri izango duzue ikasturteko jarduerak antolatzeko.
Laister arte!

Amaia

IKASTURTE AMAIERA

Ikasturte amaieran, gure proiektuaren ebaluazioa egin beharra dagu, eta horretarako ZiSarekide zareten irakasleei ebaluazio-inkesta betetzea eskatu dizuegu, hala ere bakar batzuk falta dira oraindik, Gogoratu!

Bestalde, datorren ekainean ebaluazio bilera bat egingo dugu, gu denok topatu eta bakoitzaren iritzi, inpresio eta asmoak plazaratzeko, eta bide batez, datorren urterako hobekuntzak proposatzeko.

Adi egon, datorren egunetan zehaztuko baitugu eguna, ordua eta lekua.

cropped-zisare.jpgbilera

Ikasturte amaieran…

Kaixo ZiSarekideak!

Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen heinean, lantxo batzuk dauzkagu egiteke…

  • Isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak “Materialak deskargatu” deritzon atalean dagoen Landa koaderno digitalean sartu eta mailez bidaltzeak denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko digu.
  • Gurasoen inkesta betetzea eskertuko genuke, blog hau erabiliko dugu horretarako, hartaz, ZiSare proiektuan parte hartu duten ikasleek etxeetan egindako lanaren gora-beherak azaltzeko aukera ere izango dute.

Eta bitartean, jarraitu isurketak egin eta konposta aireztatzen…

ZISARE